XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Han iragan nituen bi egunak phesta gorrian iragan gintuen, etchetik etcherat, arno berri jastatzen eta irrisa jaten!.

Herriko-etchean egin nioten nere mandatua, eta nik galdetu guziak berehala onhartu zituzten.

Bi herriek bakea egin zuten: bakea, bigen onetan.

Bertze behin, gure etcheko Anamitak eta hauzo-herritar batzu ziren samurtu.

Uste dut gure Anamitek zuzena alde zutela.

Bainan itchura guziak kontra zituzten.

Salbaiek arras begi gaichtoz behatzen zioten heyen handi-nahi eta iduriari.

Batzu eta bertzeek artekotzat hautaturik, adichkidetu nituen egundaino bezala.

Huntaz balia, nahi duzue zerbeit beharri chilorat sala dezazuedan?.

Salbaiek Anamitak batere ez dituzte maite, eta buru hortarik zerbeit ikusirik gaude segurki geroni.

Banharra, bertze salbaia guziak bezala da: ez dezake ikus goraskotik behatzen diona.

Eta aldiz Anamita, bere herrian ostikatua delakotz, kamporat orduko hantzen!.

Laster zer-nahi badela iduritzen zaio!.

Annameko aphezek berek aise balukete itzal hori: horra zertako ez diren gu bezen begi onez ikusiak hemen gaindi.

Sobera manatu nahi dute.

Badire haatik, berehala errateko, huts hortan egundaino erori ez direnak.

Aita Do hautarik da segurki eta segurki.

Bainan berritz errepikatzeko, bana bertze Banharrak maiteago ditu misionest frantsesak.

Aitago atchematen omen gaituzte....